1983. urteaz geroztik banatzen du Eusko Ikaskuntzak Remigio Mendiburu eskultorea zenak egindako artelana. Jorge Oteiza, Migel Maria Azaola, Justo GarateBernardo Estornes,
Carlos Santamaria, Jose Maria Jimeno, Eugenio Goienetxe eta Manuel Lekuona bera izan dira, besteak beste, sari preziatua hori jaso dutenak.
Manuel Lekuona Saria
Jesus Atxa Agirrek jaso du Manuel Lekuona saria, euskararen alde egindako lanarengatik
Jesus Atxa Agirrek jaso du gaur goizean Bilbon Eusko Ikaskuntzak banatu ohi duen Manuel Lekuona 2003 Saria. Sari hori euskararen eta euskal hezkuntza berreskuratzearen alde 70. hamarkadan egindako lanagatik eman diote Atxa Agirreri. Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaioa, Bizkaiko eta Nafarroako Ikastolen Federazioaren sortzaile izan zen eta 1970 eta 1984. urteen artean Iruñeko Sanfermin ikastolako zuzendaria izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu