Jesus Lizaso eskultorea Bienalean saritu dute

2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
ARTEA. Eskultura arloko Urrezko Domina jaso du Jesus Lizasok Florentziako Bienalean. Igandean eman zioten saria eskultore bizkaitarrari, eta «oso pozik» sentitzen dela esan du aurtengo Bienalean parte hartu duten 70 herrialdetako 700 artisten artean gailendu delako. Agatha Ruiz de la Prada, Jeff Koons —Bilboko Guggenheim museoko Puppy maskota ezagunaren sortzailea— eta Jose Luis Cuevas artista mexikarra ere saritu dituzte zortzigarren aldi horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.