Jesus Lizaso (Barakaldo, 1961) eskulturgileari Florentziako (Italia) Nazioarteko Lehiaketako urrezko domina eman diote. Hilaren 8tik 11ra izan zen lehiaketa, eta Ortotropiak lan sortagatik saritu dute. Obra horiek Espainian edota Herrialde Katalanetan erakusgai izan ditu, eta Italiara ere eramatea erabaki zuen.
Florentziako lehiaketa profesionalen eta artezaleen arteko topagunea da, eta aurten 600en bat artista batu dira.
Lizasori ez ezik, Agatha Ruiz de la Prada diseinatzaileari, Jeff Koons eskulturgileari eta Jose Luis Cuevas margolariari ere eman dizkiete sariak.