nafarroako urrezko domina

Jimeno Jurio historialariari emango diote Nafarroako Urrezko Domina

Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik.

2015eko urriaren 21a
12:00
Entzun

Nafarroako Gobernuak dekretu bidez erabaki du gaur hil osteko saria ematea Jimeno Jurio historialari eta etnografoari (Artaxona, 1927-Iruñea, 2002). Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik.

Intelektual "errepikaezina eta ez-ohikoa" izan zelako arrazoitu du gobernuak saria hari ematea. Nafarroako Urrezko Domina 1982. urteaz geroztik ematen dute, Nafarroari ekarpena egin dioten herritarren lana eskertze aldera.

Domina datorren abenduaren 3an emango diote Jimeno Jurioren familiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.