Elena Arangurenek eta Roldan Jimenok Uxue Barkos Nafarroako lehendakariaren eskutik jaso dute domina. Barkosek Jose Maria Jimeno Jurioren "egundoko lana" goraipatu du, eta esan du haren eredu pertsonal eta zientifikoak betiko iraungo duela Nafarroako kulturaren sustatzaile nagusietako baten moduan. Lan horren lau ardatz nabarmendu ditu: Donejakue bidearen inguruko ikerketak, 1936ko gerra garaian eta ostean Nafarroan izen zen errepresioa, euskara eta horrek izan duen atzerakada eta toponimia lana.
Elena Arangureni eta Roldan Jimenori zorionak eta eskerrak emanez amaitu du agerraldia Barkos lehendakariak, "haren bizitza eta obraren memoria hain modu berezian kontserbatzen dutelako". Historialari eta etnografoaren sorleku Artaxoako udalerriari ere zorionak eman dizkio, "bai eta nafar eredugarri honen dizipulu eta jarraitzaile sentitzen direnei ere, deskubritzeko haren lanarekin jarraitzeagatik eta gure herriaren sustraien balioa nabarmentzeagatik".
Eskerrak emateko agerraldian, Jimeno Jurioren senideek gizon xume baten moduan oroitu dute: "Ez zinen pertsona harroa, ez zenuen saririk nahi". Sarituaren senideek zehaztu dutenez, "apaiz gorriaren" bere etapa ekoizpen intelektual handiko fase batekin egokitu zen eta Joxemiel Barandiaranen etnografiarekin izandako harremanarekin, eta horrek eraman zuen Nafarroa guztia zeharkatzera, artzain, nekazari, errementari, parroko zahar eta abarren datuak jasotzera. "Dena zen interesgarria zuretzat, baina batez ere jaien egutegi herrikoia. Eta dantzak. Nafarroako zenbat dantza berreskuratu diren zuri esker!".
Roldan Jimeno semeak azpimarratu du dibulgazioarekiko kezka agertu duela beti, eta hala adierazten du ondorengo bilduma honen egilea izateak: Nafarroa. Herri kulturaren gaiak. Estatu guztian, gaur egun memoria historikoa esaten duguna ikertzen lehen pertsona izan zela nabarmendu dute: "Zure ikerketek emaitzak ematen jarraitzen dute, eta zenbait senidek beren adineko pertsonak berreskuratu ahal izan dituzte zuk egindako lanari esker. Duela urte gutxi ere, San Kristobalgo botilen hilerriko gorpuak identifikatu ziren. Identifikazio horietan ere, zure paperak garrantzitsuak gertatu ziren".
Roldan Jimenok haren lan batzuk aipatu ditu, esaterako: Iruñeko toponimiaren azterketa, lehenik, eta Nafarroa guztiarena ondoren, eta euskararen historia, eta egindako artikuluen ekoizpen oparoa, 50 liburukitan argitaratuak; hala ere, "dozena bat baino gehiago geratzen zaigu oraindik gaztelaniako egile batek inoiz argitaratutako obra oso zabalenak izango direnak amaitzeko".