kultura

Jimeno Juriori hil osteko Nafarroako Urrezko Domina emango diote

Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute historialaria, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik. 

Jose Maria Jimeno Jurio (Artaxona, 1927-Iruñea, 2002). BIDEGILEAK
2015eko urriaren 21a
13:53
Entzun

Nafarroako Gobernuak dekretu bidez erabaki du gaur hil osteko saria ematea Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta etnografoari (Artaxona, 1927-Iruñea, 2002). Nafarroari eginiko ekarpenarengatik sarituko dute, batik bat, Nafarroako kultura, ohiturak eta toponimia biltzen eginiko lan eskergatik.

Intelektual "errepikaezina eta ez-ohikoa" izan zelako arrazoitu du gobernuak saria hari ematea. Nafarroako Urrezko Domina 1982. urteaz geroztik ematen dute, Nafarroari ekarpena egin dioten herritarren lana eskertze aldera.

Domina datorren abenduaren 3an emango diote Jimeno Jurioren familiari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.