musika

Jimmy Cliff, Willis Drummond eta Fermin Muguruza ariko dira EHZ festibalean

Ekainaren  28,29 eta 30ean burutuko da Euskal Herria Zuzenean festibala Lekornen. Programazio anitza eskainiko dute aurten ere antolatzaileek.

Berria.info
2013ko otsailaren 14a
11:55
Entzun

Jimmy Cliff, Willis Drummond, Fermin Muguruza, Les Ogres de Barback, Belako, Zuloak eta Herri Oihua taldeak ariko dira EHZ festibalean. Programazioaren zati bat aurkezteko eta festibalaren izpiritua oroitarazteko goizean egin dute prentsaurrekoa. Auzolanaren mezua zabalduko dute hiru egunetan zehar. "Festibala bera auzolanaren bidez egiten da urtero, herritarrek haien beharrei erantzuteko egiten da EHZ", dio Eneko Etxegarai EHZko lehendakariak.
 Hilabete batez 45 eurotan salgai dira sarrerak webgune honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.