Rebecca eta Suspicion filmak egin zituen, besteak beste, Joan Fontainek. Japonian jaio zen, 1917an, eta 1940ko hamarkadan lortu zuen arrakastarik handiena.
1937an hasi zen ezagun egiten, Fred Astairerekin, A Damsel in Distress-en, baina Hitchcocken agindupean lortu zuen ospea, Laurence Olivierren ondoan, Rebecca egin zuenean. Orduz geroztik, bihotza hautsia zuen emakumearen rolean aritu zen gustura batez ere, eta hiru aldiz izan zen Oscarretarako hautagai. September Affair,Ivanhoe eta Letter from an Unknown Woman ere egin zituen. Azken interpretazioa 1966an egin zuen: The Witches.