Joan Perucho idazle kataluiniarra hil da Bartzelonan. Zirrosia zela eta, 82 urteko idazlea Bartzelonako ospitale batean hil zen asteartean. Halere, gaur arte ez da heriotzaren berri izan, idazleak horrela nahi baitzuen. Olerkiak, eleberriak eta saiakerak idatzi zituen Peruchok. Bere lanaren ordainetan sari ugari ere jaso zituen. Horietatik garrantzitsuena Espainiako Kultura Ministerioak 2002an eman ziona izan zen, Letren Sari Nazionala alegia. Horren bidez, bere lan guztia saritu nahi izan zuten.
Katalana eta gaztelania erabili zituen bere lanean. Kazetaritzan ere aritu zen Perucho, La Vanguardia , Alerta edota Destino bezalako argitalpenetan, hain zuzen ere. Horretaz guztiaz gain, epailea ere bazen Perucho.
Literatura
Joan Perucho idazle kataluiniarra hil da
Joan Perucho idazle kataluiniarra hil da Bartzelonan, 82 urte zituela. Heriotza asteartean geratu zen arren gaur arte ez da horren berririk izan idazleak hala nahi baitzuen. Poesia, eleberriak eta saiakerak idatzi zituen Peruchok eta hainbat sari jaso zituen bizi izan zen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu