Joao Afonso kantautore portugaldarrak kontzertua emango du Donostiako San Telmo museoan gaur, 20:00etan hasita. 60ko eta 70eko hamarkadako Portugalgo protesta kantuko pieza esanguratsuak joko ditu, hainbat sortzailek denbora luzean osatutako abesti enblematikoak. Eta, kantu horiek eskaintzeaz gain, osaba izan zuen Zeca Afonso musikaria gogoan izango du. Antonio deOliveira Salazar diktadorearen aurkako abesti andana sortu zuen Zeca Afonsok, tartean Grandola, vila morena gogoangarria, 1974ko apirilean Krabelinen Iraultzaren hauspo izan zen abesti ederra.
Joao Afonsoren emanaldia 60ko eta 70eko urteetako protesta kantaren alorreko aditu batek aurkeztuko du. Izan ere, kantaldia San Telmo museoaren jardueren egitarauaren barnean kokatzen da; zehatz-mehatz, 60ko eta 70eko hamarkadetako euskal gizartearen garapenari buruzko erakusketa iraunkorraren barruan. Sarrerak bost euroan eskuratu ahal izango dira txarteldegian bertan. Museoko bazkideek, baina, doan sartzeko aukera izango dute. Emanaldi horri lotuta, Portugalgo diktaduraren inguruan Susana de Sousak ondutako48 film dokumentala emango dute bihar Donostiako museoan.
Joao Afonso kantautore portugaldarra San Telmon ariko da gaur
70eko urteetako protesta kantak joko ditu; tartean, osaba izan zuen Zeca Afonsoren 'Grandola, vila morena'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu