John Calek kontzertua emango du gaur Miarritzeko Atabalen

The Velvet Underground sortu zuen 60ko hamarkadan, eta ibilbide luzea egin du bakarlari gisa

mikel lizarralde
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Galestarra izanik, John Caleren (1942) lana New Yorki hertsiki lotua azaltzen da beti. Nahiz eta munduko leku batetik bestera mugitu den eta diskoak grabatu dituen batean eta bestean. Baina New Yorken, Andy Warholen anparoan eta Lou Reedekin elkarlanean sortu zuen The Velvet Underground, 1965ean, rock musikaren eskemak irauliko zituen taldea. The Velvet Undergroundek hiru urte besterik ez zuen iraun, eta, orduz geroztik, interes handiko bakarkako ibilbidea egin du Calek, formazio klasikoa eta rockarekiko zaletasuna uztartzen dituen bide bat. Musika garaikideari nahiz popari begira. Calek Miarritzeko Atabal aretoan joko du gaur, 21:00etan.

2005. urtean kaleratu zuen Calek rock eta pop eskemei loturiko azken diskoa: Black Acetate. Orduan ere urteak zeramatzan filmentzako musika idazten, rocketik urruti, baina Black Acetate-k sasoi onean itzuli zuen musikaria. 2009an, berriz, bere lanik esanguratsuena, Paris 1919 (1973), zuzenean interpretatzeari ekin zion.

Miarritzera dakarren biran, ordea, bere ibilbideko kantu ezagun ugari ari da berreskuratzen Cale, baita beste hainbat artistari eginiko lapurretak ere: Pablo Picasso, Heartbreak Hotel...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.