John Scofield gitarra jotzailea Bilbon ariko da gaur, hirukote formatuan

Genero guztiak menderatzen ditu musikari estatubatuarrak, baina jazza du gustukoena

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Musika genero bat baino gehiagotan aritu soilik ez, baizik eta nabarmendurikoa da John Scofield gitarra jotzaile estatubatuarra. Hala ere, 2002an kaleraturiko Überjam jazz diskoarekin lortu zuen sona. Bilboko Elkarte Filarmonikoan ariko da gaur (20:00), 365 Jazz Bilbao egitarauaren barruan. Hirukote moldearekin eskainiko du kontzertua; Steve Swallow baxu jotzailea eta Bill Stewart bateria jotzailea izango ditu alboan, ohiko moduan.

Ohion (AEB) jaioa 1951n, 11 urterekin hasi zen gitarra jotzen rockeko eta blueseko artisten eraginpean. 70eko hamarkadaren amaiera aldean hasi zen diskoak grabatzen lider modura. Laguntzaile handiak izan ditu beti bere diskoetan, hala nola Pat Metheny, Medeski, Martin & Wood, Bill Frisell, Govermment Mule edota Joe Lovano. Estiloak gorabehera, Scofield zabalik dago musika mota guztietara. Scofield berak esan izan duenez, Gary Burton eta Glenn Mulliganekin jo zuenean hasi zen «benetako jazza» egiten. 1982an, Miles Davisekin hasi zen lanean. Hiru urte eta erdi iraun zuten elkarrekin. Davisen hiru diskotan parte hartu zuen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.