HILBERRIA

Johnny Winter gitarra jotzailea hil da

70 urte zituela hil da, Zurichen (Suitza).

Johnny Winter, 2010ean. NACHO GALLEGO / EFE
2014ko uztailaren 17a
08:15
Entzun

Jenda Darringerrek, Winterren taldekide Rick Darringerren emazteak eman du blues musikariaren heriotzaren berri. Winter ahul zegoela jakinarazi du Darringerrek, Facebook sare sozialean zabaldutako mezu batean.

1944an jaio zen Johnny Winter, Beaumonten (Ameriketako Estatu Batuak), eta 1968an egin zen ezagun, Mike Bloomfielden kontzertu bat hark hasi ondoren.

Denetatik egin du bluesaren munduan: gitarra jo, abestu eta diskoak ekoitzi. Diskoak zein zuzeneko biziak izan dira haren ezaugarri nagusiak. Indartsu ibili zen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan. 28 disko ofizial plazaratu ditu. 2004an argitaraturiko I'm a Bluesman lanarekin Grammy sarietarako izendatu zuten berriro. Sari hori jaso zuten Wintersek Muddy Watersentzat ekoitzitako hiru diskok.

Euskal Herrian izan zen iragan maiatzean, Bilbon eginiko kontzertu batean. 2011n, berriz, Hondarribian izan zen, blues jaialdian. Ordukoa da emanaldi hau:

[Youtube]http://youtu.be/xaiNX3KYuVI[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.