Jokin Oregi eta Patxo Telleriaren 'LKM'-k Max saria irabazi du

Asier Etxeandia bilbotar aktoreak gizonezko aktore nagusi onenaren saria jaso du, 'La avería'-ko rolagatik

Agentziak
Madril
2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Jokin Oregik eta Patxo Telleriak jaso zuten herenegun gauean euskarazko antzerki obra onenaren egileari dagokion saria, LKM. Larria, Kutsakorra, Mendebaldekoa lanarengatik irabazia, Madrilgo Price Zirku Antzokian egindako Espainiako Arte Eszenikoen Max sarien banaketan. Aurretik izendatutako beste hautagaiak saririk gabe geratu dira: Galder Perez (Antartikako Lorea)eta Mikel Losada eta Lander Otaola (Sekula bai).

Blanca Portilloren La avería eta Miguel del Arcoren Veraneantes ikuskizunak nabarmendu dira sari banaketan, bakoitzak bost sari jasota. Sari horietako bat, gizonezko aktore nagusi onenaren Max saria, Asier Etxeandia bilbotar aktoreak jaso du, La avería-n jokatutako rolagatik. Sari nagusia, ikuskizun onenaren Max saria, Veraneantes-ek irabazi du.

TVE2 Espainiako Telebistaren bigarren kateak sari banaketaren emanaldia eskaini zuen, baina saritu batzuen hitzaldiak emanaldi horretatik kanpo geratu ziren. Kanpoan geratutako hitzaldiak, Alfredo Sanzol, Salvador Sunyer eta Sanchis Sinisterrarenak, aski kritikoak ziren Espainiako kulturaren egoerarekin eta aurrekontuen murrizketekin. Antzerkizale askok «zentsura» egin izana egotzi diote TVEri. TVEk adierazi du sari banaketa uste baino gehiago luzatu zela eta laburtu beharrak eraman zituela emanaldiaren arduradunak zati horiek eman gabe uztera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.