Jokin Uranga nagusitu da GPuntuaren Elgoibarko final-zortzirenean
Jokin Uranga nagusitu zen atzo Elgoibarren jokatutako GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapleketako final-zortzirenetako saioan, 493 puntu eskuratuta. Horri esker, final-laurdenetarako sailkapena ziurtatua du Azpeitiko bertsolariak. Unai Gaztelumendi izan zen bigarren sailkatua, 460,5 punturekin, eta ondorengo sailkatuak honako hauek: Oier Aizpurua (456), Joxe Munduate (447,5), Egoitz Eizagirre (437,5) etaMikel Arrillaga (423,5). Herriko Antzokia goraino betez, 400 lagun inguru bildu zituen saioak, eta publikoak sortutako giroa lagungarri izan zen oholtza gaineko sei bertsolarientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu