Joliek zuzendutako filma Berlinalen izango da
ZINEMA. Angelina Jolie aktoreak zuzendu duen lehenengo filma (In The Land of Blood and Honey) Berlinalen emango dute, lehiaketaz kanpo. Filma Bosniako gerran dago girotua, eta bosnieraz nahiz serbieraz dago filmatua. Urrezko Globoetarako hautagaia da filma, ingelesez besteko hizkuntza batean egindako filmen atalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu