arte eszenikoak

Jon Urraza eta Patxo Telleria dira euskarazko obra onenaren Max saria irabazteko hautagaiak

'Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana' eta 'Lingua Nabajorum' obrengatik izendatu dituzte, hurrenez hurren. Sariak maiatzaren 13an banatuko dira, Madrilen.

Berria.info
2013ko otsailaren 21a
19:32
Entzun

Jon Urraza eta Patxo Telleria izendatu dituzte euskaraz idatzitako antzerki obra onenaren Max saria irabazteko hautagai, Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana eta Lingua Nabajorum-engatik, hurrenez hurren.

Sari nagusirako hautagaiak honako hauek dira: De ratones y hombres (Concha Busto Producción y Distribucción, SL), En la luna (Teatro de La Abadia) eta La vida es sueño (Compañia Nacional de Teatro Clasico – INAEM). Compañia Nacional de Teatro Clasico – INAEM konpainiaren zuzendaria Helena Pimenta da, UR Teatro-Antzerkia konpainiaren sortzailea. 

Sariak maiatzaren 13an banatuko dira, Madrilen. Aurtengoa Max sarien seigarren ekitaldia da.

 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.