kultura

Jose Antonio Arana Martijarentzat izango da aurtengo Manuel Lekuona Saria

Erbesteratuta egon ondoren, Humanitate eta Musika ikasketak, eta Zuzenbide eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen. Azken 50 urteetan euskal kulturarekin erakutsi duen konpromisoa saritu nahi dio Eusko Ikaskuntzak.

2010eko abenduaren 21a
12:29
Entzun
Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen duen Manuel Lekuona Saria, Jose Antonio Arana Martijari (Gernika. 1931) emango diote. Gaur jakinarazi du Eusko Ikaskuntzak bizkaitarrari emango diotela saria "mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa.

Frantzian erbesteratua egon zen bolada batez, eta Euskal Herrira itzuli zenean, Humanitate eta Musika ikasketak egin zituen. Gero, berriz, Gasteizko Seminarioan Zuzenbide eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen. Musika, euskara, historia, folklore eta dokumentazio ikerketak egiten ibili da azken 50 urteetan. Euskaltzaindiko liburuzain izan zen 1978tik, eta hamar urte geroago, 1988an, euskaltzain oso izendatu zuten. Frankismo garaian bere "konpromiso politikoagatik" kartzelan sartu izan zutela ere gogorarazi nahi izan du Eusko Ikaskuntzak.

Manuel Lekuona Sariak 1983an hasi zen banatzen Eusko Ikaskuntza, euskal kulturako pertsonalitateen onaren gisa. Urtero lurralde ezberdinetakoei ematen zaie sari hori, eta "ezinbesteko salbuespenak" egon diren arren, txandakatzen joaten dira urtero, lurralde guztiak asa arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.