Artista bere estudioan bildumaren barnean Jose Ramon Andarekin izan da Berria haren estudioan. Bisita horren kontakizuna bihar kaleratuko du egunkariak; hona hemen horren aurrerapen bat:
"Lau urte pasa dira, adibidez, orain bukatzen ari naizen haritz enbor bat lantzen hasi nintzenetik. Mugitu egiten da zura, eta utzi egin behar zaio. Bere denbra behar du."
"Zurarekin edozer egin dateke: altzariak, esulturak, ateak... Egurrarekin ez. Sutarako baino ez du balio. Baina gertatzen da mendian eroritako zuhaitz ederrak ere badaudela. Pieza ezinederragoak. Halako bati behar duen denbora guztia eskaintzen diot. Merezi duelako."
"Artista garaikide askok gutxietxi egiten dute teknikaren garrantzia, baina oso garrantzitsua da niretzat."
Artista bere estudioan bilduma:
Manu Muniategiandikoetxea, identitateen malabarista.
Txomin Badiola, Oteizarekin borrokan.
Dora Salazar, gorputzaren koreografoa.
Asier Mendizabal, orainaren ehizan.