Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakera aurkeztu du gaur Pamiela argitaletxeak. Zazpi urteko lanaren ondoren, 700 orrialdeko liburua osatu du Iurretako idazleak, orri azpiko 1.387 oharrez hornitua.
Pedro Hilarion Sarrionandia fraide frantziskotarrak —bereber hizkuntzaren lehen gramatikaren egileak— Afrika iparraldean bizi izandakoak ikertu ditu Sarrionandiak, eta gorabehera horien kontaketarekin hasten da liburua. Hortik abiatuta, gai askoren inguruko bere ikuspegia ematen du egileak, liburuak aurrera egin ahala: kolonialismoa, kapitalismoa, sozialismoa, ideologiak, abertzaletasuna, indigenismoa, egungo literatura, euskal literatura klasiko zein garaikidea…
Liburua, horrenbestez, Sarrionandiaren "argazki eguneratua" da, idazlearen adiskide Joxemari Iturralderen iritziz.
Etorkizuna idazteko dagoelako ideia trasmititzen du Sarrionandiak liburuan. "Esperantzaren gramatika" bat idatzi du, Jose Angel Irigarai Pamiela argitaletxeko ordezkariak aurkezpenean adierazi duenez.
Kultura
Joseba Sarrionandiaren "argazki eguneratua" iritsi da plazara
Pamielak gaur aurkeztu du 'Moroak gara behelaino artean?' saiakera liburua. Hainbat gai ukitzen ditu, besteak beste, kolonialismoa, kapitalismoa, sozialismoa, ideologiak, abertzaletasuna, indigenismoa eta egungo literatura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu