Joseba Tapiaren emanaldiarekin hasiko da gaur Bertsoaroa, Iruñean

Patziku Perurenak Urumeako sorginez egindako hitzaldia eta bi bertso saio ere emango ditu aurten

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Joseba Tapiak Eta tira eta tunba disko berria aurkezteko egingo duen emanaldiarekin jarriko da abian gaur Bertsoaroa, Iruñeko Gurutze Plaza Institutuko aretoan, 20:00etan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen dute urtero Bertsoaroa, bertsoari eta hitzari lekua emateko. Tapiaren emanaldiaz gain, hitzaldi bat eta bi bertso saio antolatuko ditu Bertsoaroak.

Hitzaldia Patziku Perurena idazleak egingo du, azaroaren 9an, Erraldoien Txokoan. Urumeako sorginen defentsa Iruñeko tribunalean da jorratuko duen gaia. Lehen bertso saioan, azaroaren 4an, Amets Arzallus, Estitxu Arozena, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Xabier Legarreta eta Unai Iturriaga ariko dira. Bigarrengoan, azaroaren 11n, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Sustrai Colina, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi eta Andoni Egaña. Gurutze Plaza Institutuko aretoan izango dira bertso saioak, Joseba Tapiaren gaurko emanaldiaren leku berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.