Josune Ariztondok ordezkatuko du Belen Greaves Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura diputatu karguan, eta gaur jakinarazi dutenez, bihar hartuko du postua. Ondoren, lehen gobernu bileran hartuko du parte.
EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) idazkari izan da azkeneko urteetan Ariztondo eta, hain zuzen, Greaves bera da joan den abenduaren hasieratik kargu horretan.
1948an jaio zen Ariztondo, Ondarroan (Bizkaia), eta gaur egun hango Udaleko kudeaketa batzordearen kideetakoa da. HABEn zuzendari izana da, Eusko Jaurlaritza Hizkuntz Politikako sailburuorde, eta EBBn 2000tik izan da idazkari.
Kultura
Josune Ariztondok Bizkaiko Kultura diputatu kargua hartuko du bihar
Belen Greaves ordezkatuko du. Honek, berriz, Ariztondoren lekua hartu zuen abenduan EAJren EBBren idazkari postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu