Joxe Ulibarrena omenduko dute Manuel Irujo sariarekin
ARTEA. Joxe Ulibarrena (1924, Azkoien) eskultore eta etnografoa omenduko dute Manuel Irujo sariarekin. Irujo Etxea Elkarteak kultura berreskuratzeko Ulibarrenak egindako lana sarituko du Lizarran, ekainaren 2an. Ulibarrenaren hitzetan, fisiologiarik gabe, erritmo eta bolumen handiko eskulturak egiten ditu. Iaz Iñaki Perurena saritu zuen Irujo Etxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu