Judas Priestek Donostian joko du maiatzean
MUSIKA. Berrogei urteko ibilbidearen ondoren, Judas Priest heavy metal musikako taldeak agur esango die agertokiei. Taldeak datorren urtean egingo du azken bira, Epitaph Tour izeneko kontzertu itzulian. Euskal Herrian kontzertu bakarra emango dute, Donostian hain zuzen ere. Maiatzaren 20an Anoetako belodromoan joko dute, Blind Guardian taldearekin batera. Beste talde batek ere joko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu