Jurgen Habermas filosofo alemaniarrak 2008ko Nazioarteko Jaime Brunet saria jaso du gaur Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Justiziaren eta giza eskubideen defentsan egindako lanagatik saritu dute.
Habermasen ustez, "giza eskubideak tratu pertsonalean errespetatu behar diren moralaren zatia izateaz gain, errealitate politikoan bihurtu behar dira".
Finantza krisiari aurre egiteko, berriz, bide politikoan ikusten du irtenbidea. Horrek era berean, belaunaldi berriek politikan interes gehiago jartzea ekar dezakeela uste du filosofo alemaniarrak.
Haren ustez, azken hogei urteetako politika ekonomikoa "ez da oso ohikoa izan, neoliberala eta bakoitzaren interesei begira egindakoa" izan delako. "Konturatzen hasi gara, arazoak ezin direla konpondu soilik bakoitzaren arrakastari begiratzen badiogu. Ondorioz, finantza krisiari aurre egiteko irtenbideak ezingo du inoiz banakoa edo herrialde bakarrarena izan", adierazi du Habermasek.
Horrez gain, Habermasek dio "demokraziaren egungo egoeraz kexatu beharrean, duela urte batzuk ez zirela hauteskunde askeak egiten" gogoan izan behar dugula. "Demokrazia modernoan pertsonari izugarrizko garrantzia emateko joera dago".
kultura
Jurgen Habermasentzat 2008ko Nazioarteko Brunet saria
Justiziaren eta giza eskubideen defentsan egin duen lanagatik eman diote saria filosofo alemaniarrari. Iruñeako Unibertsitate Publikoan jaso du saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu