Bilbo
KAFE ANTZOKIAK 15 URTE BETE DITU
Jende ugari bildu zuen atzo Bilboko Kafe Antzokiak 15. urteurrena ospatzeko antolatu zuen festak. Bilbon «Euskararen Herria osatzen zuten eta hura osatu nahian ari ziren lagunei arnasbide berriak emateko asmoz» sortu zuen Kafe Antzokia Zenbat Gara elkarteak, eta 1995eko abenduaren 15ean inauguratu zen. Urteurreneko ekitaldien barruan, Kiko Veneno ariko da zuzenean gaur, eta etzi Atom Rhumba. Bestelako ekitaldi asko ere izango dira egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu