BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Kanporaketei buruzko mahai ingurua, BERRIA.INFOn

Beñat Zamalloa BERRIAko kolaboratzaileak gidatuta, Xabier Sukia kazetari eta bertsolaria, Gorka Azkarate BERRIAko bertsolaritza aditua eta Saioa Alkaiza kazetari bertsozalea aritu dira hizketan. [Youtube]http://youtu.be/39A7hZi-PD8[/Youtube]

2013ko azaroaren 6a
20:11
Entzun

Fase batetik besterako tarteetan eta txapelketa bukatutakoan egingo ditu mahai inguruak BERRIAk, eta hurrengo mahai ingurua finalaurrekoetako lehen itzulia bukatutakoan izango da. Orain arte ikusitakoaz eta ikus daitekeenaz iritzia emateko aukera ere badu irakurleak, BERRIAk egiten dituen galderei erantzunez, eta Zamalloaren beraren Akorduan bloga ere gogoeta iturri bada.

Larunbatean hasiko dira finalaurrekoak, eta bi itzuli izango dira: lau saiokoa lehen itzulia, eta hiru saiokoa bigarrena. Lehen itzulian hasiko dira aurreko txapelketan finalista izan ziren bertsolariak: Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Kanporaketetatik sailkatu diren hemezortzi bertsolariekin ariko dira. Itzuli batetik bestera sei bertsolari geldituko dira txapelketatik kanpo, eta finalera bi itzulietako zazpi batura onenak sailkatuko dira.

Finalaurrekoen osaketa honela gelditu da:

Azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga

Azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor Mantxi

Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso

Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.