Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketei begira jarriko dira bihar gonbidatuak BERRIAko erredakzioko mahai inguruan, bertsolarien orain arteko jarduna aztertuta espero litekeenari so.
Datorren larunbatean hasiko dira finalaurrekoak, eta bi itzuli izango dira: lau saioko lehen itzulia, eta hiru saioko bigarrena. Lehen itzulian hasiko dira aurreko txapelketan finalista izan ziren bertsolariak: Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Kanporaketetatik sailkatu diren hemezortzi bertsolariekin ariko dira. Itzuli batetik bestera sei bertsolari geldituko dira txapelketatik kanpo, eta finalera bi itzulietako zazpi batura onenak sailkatuko dira.
Orain arte ikusitakoaz eta ikus daitekeenaz iritzia emateko aukera ere badu irakurleak, BERRIAk egiten dituen galderei erantzunez, eta Zamalloaren beraren Akorduan bloga ere gogoeta iturri bada.
Mahai inguru gehiago
Fase batetik besterako tarteetan eta txapelketa bukatutakoan egingo ditu mahai inguruak BERRIAk, eta hurrengo mahai ingurua finalaurrekoetako lehen itzulia bukatutakoan izango da.
Finalaurrekoen osaketa honela gelditu da:
Azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea
Elustondo eta Jokin Uranga
Azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu,
Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso
eta Odei Barroso
Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier
Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia