Kantarien eta ikertzaileen biografiekin osatu dituzte Bidegileak bildumako 44. eta 45. atalak

Lourdes Iriondorena eta Julen Lekuonarena egin ditu Joxemari Iriondok; Imanol Lartzabalena Felipe Juaristik eta Maurizia Aldeiturriagarena Agurtzane Intxaurragak. Ikertzaileen arloan, Pedro Yrizar, Manex Goihenetxe, Jose Mari Larratek eta Jose Basterretxea =i Okillasorenak=i osatu dituzte.

2007ko martxoaren 14a
17:35
Entzun
Bidegileak bildumako 44. eta 45. sortak osatu eta argitaratu berri ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordetzak. Euskalgintzan aitzindari izan diren gizon-emakumeak ezagutaraztea da bilduma horren helburua; 44. sortan kantarien biografiak bildu dituzte eta 45.ean ikertzaileenak.

Hala, Lourdes Iriondo (Donostia, 1937-2005), Julen Lekuona (Oiartzun, 1938-2003), Imanol Lartzabal (Donostia, 1947-Orihuela, 2004) kantari eta musikarienak zein Maurizia Aldeiturriaga (Zeberio, 1904-1988) pandero jotzailearena jaso dituzte 44. sortan.

45.ean, berriz, Pedro Irizar (Azkoitia, 1910-2004), Manex Goihenetxe (Ezterenzubi, 1942-2004), Jose Mari Larrarte (Bidania, 1926-Bilbo, 2004) eta Jose Basterretxea Okillaso-renak (Madril, 1911-Iruñea, 1996) landu dituzte. Ricardo Badiolak, Jean Louis Davantek, Gregorio Arrienek eta Adolfo Arejitak egin dituzte, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.