Diskoko 11 kantuak, banan-banan ete labur aletuak:
•'Nirekin geratu'. Kantuekin geratzeko gonbita. Hasiera leuna, eztarri gozoz nahiz duoz.
•'Eliasen etxea'. Elias Ezkurdia aitajaunaren oroimena. Tempo erdiz eta gitarra ñabarduraz.
•'Mundua biltzen duen oihartzuna'. Diskoko errepika kantagarriena du, eta bizitzari eusteko aldarria .
•'Zuhaitz eroria'. Giro oso intimistaz eta xuxurlaz, zuhaitz eta bihotz erorien alderaketa.
•'Ez beldurrik izan'. Pozaren etorrera, eta maitatuen akordua.
•'Nora zoaz bakarrik?'. Maritxu nora zoaz-en aldaera. Umorea, pop doinu itsaskorra. Kantatzeko gogoa sortzen duena. Singlea izateko jaioa.
•'Zilarra aurkitu nuenekoa'. Blues-rock gitarra geldoa gidari. Beste baikortasun kantu bat.
•'Ezbaieko gogoan'. «Bihotz egoskorrari» egindako errieta, akustikotasunez.
•'Onerako da'. Galdera-erantzun dibertigarriz, mundua hankaz gora dela adieraziz. Country erritmoan.
•'Banekien'. Testurik pertsonaletakoena, atmosfera bihotz-bizigarriz emana.
•'India kaletik'. «Hemen da eguzkia» diosku berriro. 70etako rock oihartzun gitarreroa.
Kantuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu