Karmele Artetxe, Martin Orbe eta Pruden Gartziak idatzi dute 'Jakin' berrian
Ez du gai nagusirik jorratzen Jakin aldizkariaren 191. zenbakiak. Hiru artikuluk osatzen dute aldizkariaren bizkarrezurra. Martin Orbek idatzi du lehen artikulua. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan klero nazionalista eta progresistako zenbait sektorek erregimen frankistari egindako oposizioa azaltzen du. Karmele Artetxek, bigarren artikuluan, XX. mendearen erdiko hamarkadetan orduko kultur aldizkari nagusietan (Euskera, Euzko-Gogoa, Egan eta Jakin) hizkuntz ereduaren inguruan izandako eztabaidaz dihardu.Azkenik, Pruden Gartziak Joseba Agirrezkuenagaren azken saiakeraren azterketa kritikoa eskaintzen du: Euskal herritarren burujabetza. Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaera (1793-1919). Agirrezkuenagak Alberdaniarekin aurten ateratakoa «liburu garrantzitsua» da Gartziaren aburuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu