Karmele Jaioren 'Ecografías' antzerki lana estreinatuko dute gaur
Irene Bau aktoreak taularatuko du bakarrizketa, Ramon Bareak zuzenduta, Barakaldo Antzokian
Karmele Jaioren Ecografías antzerki lana estreinatuko du gaur, 20:00etan, Irene Bau aktoreak, Ramon Bareak zuzenduta, Barakaldo Antzokian. Gaztelaniazko obra da, Jaiok hizkuntza berean idatzia zuen ipuin batean oinarritua. Haur bat adopzioan hartzeko asmoz Addis Abebara bidaiatzen duen emakume bat da pertsonaia nagusia. Bidaia geografikoarekin batera, barne bidaia bat ere egingo du. Formalki bakarrizketa bat da, bideo-irudiz lagundua. Maki Escenica proiektua jarri dute abian Irene Bauk eta Ramon Bareak Jaioren Ecografías-en antzezpenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu