•'Aquí y allá'. Antonio Mendez Esparzaren filma (Mexiko). Dokumentala dirudi une eta pasarte askotan. Baina dokumentala izatekotan, bai dokumental barnerakoia, intimoa, hauskorra. Mugan gaude, fronteran. Baina ez goaz, ez goaz Estatu Batuetara. Bagatoz, bagatoz bueltan. Sumindurik, tristurak, porrotak jota eta utzitako maitasunaren egarriz.
•'À perdre la raison'. Joachim Lafosseren filma (Belgika). Medea, seme-alabak hiltzen dituen amaren tragedia hilezina, mendeetan zehar berpizten dena. Zuzendariak ederki daki txikiak akabatzen dituen emakume hori ez dela munstroa, baizik eta milioi bat zauri ikusezinek mindutako gizakia.
•'Sueño y silencio'. Jaime Rosalesen filma. Kataluniako zuzendariak zinemari berari egiten dio erronka. Baita guri ere. Zinema existitzen ez diren irudi batzuen sorta baino ez dela gogoratzen digu serio, aise eta libre. Aldi berean, Miquel Barcelo pintorearen laguntzaz, oso galdera sotila uzten du kamera aurrean: zer esan nahi du bizirik izateak, irauteak?
•'Djeca'. Aida Begicen filma, Sarajevokoa. Ofizialki, gerra aspaldi bukatu zen Bosnian, baina inoiz inork protagonistari galdetzen badio istant bateko haserre bizian non arraio hezi eta hazi zen, amorruz erantzungo du berak: Gerran!
Kasik inork aipatu ez dituen filmen zerrenda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu