LITERATURA

Kazuo Ishigurori eman diote Literaturako Nobel saria

Nagasakin jaioa da (Japonia), eta 6 urterekin joan zen Londresera bizitzera.

Ishiguro, artxiboko irudian. BERRIA
2017ko urriaren 5a
18:12
Entzun

Telebistarako gidoiak eta narrazio laburrak idazten hasi zen Ishiguro. 1982an argitaratu zuen bere lehengo nobela: A Pale View of Hills. Eleberri horri esker, Winifred Holtby saria irabazi zuen. The Remains of the Day (1989) nobelak laudorio ugari jaso zuen, eta Booker saria irabazi zuen. Izen bereko filma egin zuen nobela horretan oinarrituta 1993an James Ivoryk, eta ospe handia izan zuen.

The Unconsoled (1995) lanak ez zuen aurrekoarekin zerikusirik, eta harridura sortu zuen kritikarien artean: kontakizun luze, surrealista eta argumenturik gabea osatu baitzuen. Ordutik, When We Were Orphans (2000) eta Never Let Me Go (2005) idatzi ditu. 2010ean, film bat egin zuen Mark Romanek zuzendariak, azken eleberri horretan oinarrituta.

Ingelesez idatzi ditu lan guztiak, eta 28 hizkuntzatara itzuliak izan dira haren lanak —euskarara, ez—. 2008an, The Times-ek 1945etik gaur egun arteko 50 idazle ingeles onenen zerrendan sartu zuen.

Bob Dylanek jaso zuen iazko Literaturako Nobel saria, "Amerikako kanta tradizio handian adierazpide poetiko berriak" sortzeagatik.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.