Telmo Esnal zinemagilearen arabera, "nik ez dut uste zinema artea denik. Batzurena izango da artea. Baina, gaur egun, gehienbat zinema komertziala da guztiz."
Koldobika Jauregi eskulturgileak Jauregiri erantzunez, "bai, baina gurea ere bai e! Haizeak nondik jotzen duen, halaxe egiten ditugu gauzak. Esaterako, orain ez dago dirurik, beraz korronte artistikorik ere ez dago. Dirua dagoenean korronte artistikoak sortzen dira". BERRIAk bi sortzaileekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Sortze prozesuari buruzko hausnarketak biltzen hasi zen BERRIA herenegun eta horrela jarraituko du bihar arte.
Gaur Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen eta Xabi Bandini konposatzaile eta abeslariarekin egindako elkarrizketa argitaratu du.
Hona hemen Esnal eta Jauregiren arteko elkarrizketaren beste pasarte bat:
Telmo Esnal: "Niretzat artista gehiago da, tipo bat bere gogoetetatik ateratzen duena pieza bat, sorkuntza bat. Halako batean zerbait etortzen zaio burura eta pum! Zerbait sortzen du".
Koldobika Jauregi: "Nik ere izugarrizko sustoak hartzen ditut. Hau non arraiotik atera dut!!!!"
Orain arteko elkarrizketak
Herenegun argitaratutako elkarrizketa (Unai Elorriaga bertsolaria - Asisko Urmeneta marrazkilaria).
Atzo argitaratutako elkarrizketa (Txuma Murugarren abeslaria - Laura Mintegi idazlea).
Gaur argitaratutako elkarrizketa (Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen - Xabi Bandini konposatzaile eta abeslaria).
BIHAR BERRIA-N Koldobika Jauregi ETA Telmo Esnal SORMENAZ HIZKETAN
Ke arteko sortzaile
Bihar BERRIAk Telmo Esnal zinemagilea eta Koldobika Jauregi eskulturgilearen arteko elkarrizketa argitaratuko du. Sortze prozesuari buruzko hausnarketak biltzen hasi zen BERRIA herenegun, eta horrela bihar arte jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu