Kepa Junkera eta EOSen lehena, gaur, Iruñean

Musikariaren eta orkestraren arteko lankidetzaren aurreneko kontzertua Baluarten izango da

Kepa Junkerak eta EOSek azken entsegua egin zuten atzo, orkestraren egoitzan. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) eta Kepa Junkeraren arteko lankidetzaren zuzeneko lehen emaitza gaur bizi ahal izango da Iruñeko Baluarte auditoriumean (20:00). Musikariak eta orkestrak atzo egin zuten azken entsegu orokorra EOSen egoitzan, Donostian. Klasikat zikloak lau kontzertu izango ditu. Donostiako Viktoria Eugenian izango da bigarrena, bihar. Ostiralean, Bilboko Arriaga antzokian emango dute kontzertua, eta larunbatean, Gasteizko Principal antzokian. Emanaldi guztiak ere ordu berean izango dira.

Klasikaten aurreko aldietan bezala, EOSek Enrique Ugarteri agindu dio lankidetza honen zuzendaritza. Klasikatekin orkestrak bere musika eskaintza hedatu nahi du beste publiko batzuengana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.