Zinema

Kimuak katalogoak bi film gutxiago izango ditu aurten

Bederatzi film hautatu zituzten iaz, eta zazpi baino ez aurten.

gorka erostarbe leunda
2012ko irailaren 19a
17:44
Entzun

Eusko Jaurlaritzak sustatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen Kimuak katalogoak iaz baino bi film gutxiago izango ditu aurten, murrizketen ondorioz. Bederatzi film hautatu zituzten iaz, eta zazpi baino ez aurten. Horrez gain, gastuak murrizteko, katalogoaren beraren egitura sinpletu dute, haren tamaina erdira jaitsiz eta dokumentazio CDa eta informazio orriak kenduz. Hala ere, bai aurreko urteetako filmak, bai aurtengoak (pixka bat beranduago) baita informazio guztia ere  www.kimuak.com webgunean ikusi ahal izango dira hemendik oso gutxira —eraberrizten ari dira—. Txema Muñoz Kimuak progaramaren arduradunaren hitzetan, "honekin katalogo erabilgarriagoa lortuko da eta produkzio gastuak nabarmen jatsiko".

Aurten aukeratu diren zazpi filmak eta haien egileak honako hauek dira: Agua (Mikel Rueda), Bajo la almohada (Isabel Herguera), Beerbug (Ander Mendia), Casa vacía (Jesus Mari Palacios), Deus et Machina (Koldo Almandoz), Monsters Do Not Exist (Paul Urkijo) eta Voice Over (Martin Rosete). Koldo Almandozen Deus et Machina da euskaraz filmatu den bakarra. Gainerakoak gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta kanboiarrez filmatuak dira. Hizkuntza amalgama handia hautatu dute, beraz, aurtengo Kimuak programarako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.