literatura

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao', japonierara itzulitako hiru nobela onenen artean

2012ko abenduaren 26a
14:32
Entzun

Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) Bilbao-New York-Bilbao liburua japonierara itzulitako urteko hiru nobela onenen artean dago, Mainichi egunkariak argitaratu duenez —Japoniako kazetarik zabalduenetakoa da—. Mikhail Shishkin-en Letter book eta Sholem Aleichem-en Tevye dira beste biak. Hurrengo biak, berriz, Roberto Bolañoren 2666 eta Irene Nemirovskyren Suite française nobelak daude.

Nami Kanekok itzuli zuen japonierara Bilbao-New York-Bilbao, eta Hakusui Sha argitaletxeak atera zuen.

Uribek 2008an argitaratu zuen liburu hori (Elkar). Haren lehen eleberria izan zen. Bilbo-New York hegazkinez egindako bidaian idazle bati burura datozkion hausnarketak azaltzen ditu. Urte batzuk barru idazteko asmoa duen nobelaren barruan dagoen eleberria da, eta idazlearen kezkei eta beldurrei begira jartzen da egilea. 

Uribek aurten Mussche (Susa) nobela argitaratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.