Literatura

Kirmen Uriberen liburuaren inglesezko itzulpena urteko onenen artean, AEBetako PEN Clubaren arabera

2008ko apirilaren 23a
18:54
Entzun
Elizabeth Macklinek itzuli eta Graywolf etxeak iaz argitaratu zuen Kirmen Uriberen Meanwhile take my hand (Bitartean heldu eskutik, Susa 2001) liburua finalista geratu da 2007.ean inglesera itzuli eta Amerikako Estatu Batuetan argitaratu diren poema-liburu onenaren sarian.

Saria Amerikako Estatu Batuetako PEN idazle elkarte entzutetsuak urtero banatzen dituenetako bat da. Liburua iazko urtarrilean argitaratu zen eta kritika onak jaso ditu geroztik, hala nola, Los Angeles Times, Booklist edo The Harvard Review egunkari eta aldizkarietan. Sari-banaketamaiatzaren 19an egingo da New Yorkeko Lincoln Certerrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.