Zinema

Koldo Almandoz zazpigarrenez hautatu dute Kimuak katalogorako

Donostiako egilearen 'Deus et Machina'-k eta beste sei film laburrek osatuko dute 2012ko egitaraua

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Apokalipsiaren gaineko hausnarketa poetikoa da Deus et Machina Koldo Almandozen film laburra. Zinemagile donostiarraren lana 2012ko Kimuak katalogoan egongo da, beste sei filmarekin batera. Zazpigarrenez aukeratu dute Almandozen lan bat Kimuak egitarauko parte izateko. Razielen itzulera (1998), Belarra (2002), Amuak (2004), Midori (2006), Columba Palumbus (2007) eta Ahate Pasa (2009) izan dira Almandozen beste film hautatuak.

Aurtengo katalogorako hautatu dituzten beste lanak Mikel Ruedaren Agua!, Isabel Hergueraren Bajo la almohada, Ander Mendiaren Beerbug, Jesus M. Palaciosen Casa vacía, Paul Urkijoren Los monstruos no existen eta Martin Roseteren Voice Over dira.

Mikel Rueda film laburretara itzuli da Agua!-rekin, Izarren argia egin ostean. Isabel Herguerak bere hirugarren film laburra izango du Kimuaken, La gallina ciega (2005) eta Amár-en(2010) ostean. Ander Mendiaren Beerbug animazioko lanak, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea bizi izan ziren etxebizitzaren inguruko Casa vacía-k, Paul Urkijoren dokumental kutsukoak eta muturreko hiru egoerari buruzko Voice Over-ek osatzen dute katalogoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.