BBK Live festibalaren antolatzaile Last Tour enpresa salatu du Facuak festiabalaren eremuan kanpoko janari eta edariak sartzeko ezarri duen debekuagatik. Festibalaren webguneko "informazio orokorra" atalean azaltzen dira bertaratutakoek jarraitu beharreko arauak eta hor azaltzen da jatekoa eta edatekoa sartzeko debekuaren berri.
Salaketa aurkeztu duen elkarteak adierazi duenez, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen legeak adierazten du "gehiegizko klasusula" bezala hartu behar dela kanpoko janaria eta edaria sartzeko debekua. Gaineratu du horrelakoek zentzua luketela jan-edatekoak saltzea nagusi duten jardueretan, baina ez musika festibal batean.
Bigarren aldia da Facuak Last Tour enpresa salatzen duena. 2016an ere salatu zuen festibal berean abusuzko klausulak ezartzegatik.