Kuadrilla arteko bertsolari txapelketako finalistak nor diren erabaki da

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Asteburuan jokatu zituzten Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finalerdiak, Zigoitian eta Araian. Irabazleek martxoaren 24an izango dute finala, Aramaion. Bertsolariek antzerki eta umorerako tartea izan zuten. Finalean, bat-bateko bertsoetan, Aiaraldeko Altubepekoa eta Aguraingo Sorginetxe kuadrillak elkarren kontra lehiatuko dira larunbatean, eta, idatzizkoetan, berriz, Gasteizko Martin Ttipia eta Aramaioko Ai Ene! arituko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.