Soslaia. Ane Rodriguez
Kudeaketan eskarmentuduna
Komunikazio zientzietako lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatetik eta prestakuntza sendoa dauka arte garaikidean eta kultur kudeaketan. Alor horietan Londresen eta Bartzelonan ikasketak egindakoa da. Harreman estua izan du zinema eta ikus-entzunezko arteekin; bereziki, Euskal Herriko hainbat zentro eta proiekturekin. Donostiako Zinemaldian, Artelekun eta Manifestan lan egindakoa da. C+Arquitectos arkitektura estudioak, Basque Culinary Center eta Tabakalerarentzat egindako proiektuak garatzen ere lan egin zuen. ARCOn lan egin zuen lau urteetan, atzerriko galeriei dagokien sailaren ardura eta komisariotza programen ardura eduki zuen. Madrilgo arte garaikidearen azokan jardun ostean, MUSACen Gaztela eta Leongo (Espainia) arte garaikidearen museoko koordinatzaile orokorra izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu