Bigarren urtez, kultur bonua sustatuko du Eusko Jaurlaritzak. Iaz egin bezala, Gabonetako egunetan kultur produktuak erosteko 40 euroko balioa duten txartelak banatuko ditu, 25 euroko prezioan. Diru horrekin, liburuak, diskoak edo zinemarako, museoetarako nahiz antzerki saioetarako sarrerak erosi ahalko dira. Eusko Jaurlaritzak jarriko du txartel bakoitzeko 15 euroren aldea.
Ekimena sustatzeko, 780.000 euroko diru partida jartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak atzoko bileran. 52.000 kultur bonu banatuko dira aurten. Gabonetako kanpainan erosi ahalko dira txartelak, eta ekimenarekin bat egiten duten saltokietan bakarrik salduko dira. Kultur bonuen erosketa soilik kreditu txartelaren bitartez egin ahalko da, eta bonu bakarra erosi ahalko da kreditu txartel bakoitzeko. Bonua erosten duenak aurtengo abenduaren 14tik datorren urteko urtarrilaren 31ra bitarte erabili ahal izango du erosketetan, ekimenarekin bat egin duten saltokietan.
+Euskadi09 programaren barruan dago ekimena; ekonomia suspertzeko Jaurlaritzak hasitako programaren barruan, alegia.
Kultur bonua sustatzeko, 780.000 euro jarriko ditu Jaurlaritzak
Gabonetan liburuak edo diskoak erosteko 40 euroko balioa duten txartelak banatuko ditu, 25 euroko prezioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu