Irudia. Madril
KULTUREN URTEA, MADRILEN
2012 Fundazioak Madrilen aurkeztu zuen atzo 2012 Euskadi Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea egitasmoa. Blanca Urgell Kultura sailburuak azaldu zuen urte osoan antolatu diren ekitaldi eta erakusketak «denon artean eztabaida pizteko» izango direla, «herri plurala, indarkeriarik gabekoa eta bizikidetzan haziko dena» eraikitzeko. Mikel Toral fundazioko idazkariak eta Irune Agirrezabal Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkariak lagunduta egon zen Urgell.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu