Kundera, kafkologoen kontra
Milan Kunderak gupidagabe egurtu zuen Max Brod Les Testaments trahis liburuan; hain justu, lagunaren nahia «traizionatu» zuelako. Era berean, editore ezin txarragoa izan zela eta astakirten baten moduan jokatu zuela salatu zuen Kunderak. Liburu horretan aipatzen da «kafkologia» delakoa, zeinaren arabera Kafkaren lana aztertzen den, baina ez literaturaren historiaren testuinguru zabalean, baizik eta haren bizitzaren testuinguru biografiko hertsian. Kunderaren esanetan, Kafkaren bizitza hagiografia edo santuen bizitza bihurtzen da kafkologoen eskuetan; hala, estetikaren esparrutik kanpo uzten dute haren lana. Azkenik, Kunderaren ustez, kafkologoena ez da literatur kritika, exegesia baizik (testu sakratuen interpretazioa) eta, horren ondorioz, Kafkaren lanetan alegoriak baino ez dituzte ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu