Kutxak Donostia 2016ko hautagaitza lagunduko du 200.000 eurorekin

2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Iaz egin bezala, aurten ere Kutxak diruz lagunduko du 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko Donostiaren hautagaitza. Iazko kopuru berarekin, 200.000 eurorekin lagunduko du Kutxak proiektua. Lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Kutxako arduradun Xabier Iturbek eta Carlos Ruizek, batetik, eta Donostiako alkate Odon Elorzak eta hautagaitzaren kultur zuzendari Santi Erasok, bestetik. Iturberen hitzetan, proiektuak pizten duen ilusioarekin bat egiten du Kutxak, eta aurrera aterako den itxaropena agertu zuen. Donostiako hautagaitza aukeratua izateko «aukera handiak» daudela esan zuen Elorzak. Heldu den ekainaren 30ean hartuko da erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.