Laboari buruzko lanen sariak banatu ditu EHUk

Ikasleek 76 egitasmo aurkeztu dituzte lehiaketara, idazketa, irudi eta musikako ataletan

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Mikel Laboari Omenaldia lehiaketako sari banaketaren ekitaldia egin zuen atzo EHUk Bilbon. Lehen aldi honetara ikasleek aurkeztutako 76 lanen artetik, euskarazko idazketaren saria Maider Etxanizek eraman du, Oroitzen zaitudanean Mikel lanagatik. Irudiko atalean, Manu Urangaren Haika mutil eskultura eta Irati Gorostidiren Arnas-itoan ikus-entzunezko lana saritu dituzte. Eta musikako atalean, Fernando Richter eta Borja Muroren Txoria txori eta Gernika eta Ainara eta Joana Ortegaren Laboari biraka bertsioek eraman dituzte sariak. Leire Fernandezek aurkeztutako lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Bernardo Atxaga idazleak, Iñaki Salvador musikariak, Josu Rekalde Arte Ederretako dekanoak eta Xabier Agirre irakasleak osatu dute epaimahaia. Ikasleek Iñaki Goirizelaia errektorearen eta Marisol Bastida Laboa zenaren bikotekidearen eskutik jaso zituzten sariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.