Lagunak Egillorri buruz aritu dira erakusketako katalogoan

2012ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Erakusketako katalogo berezia argitaratu dute antolatzaileek. Horretan, egilearen zenbait irudi biltzearekin batera, Egillorren senide eta lagunak haren inguruan aritu dira hainbat testuren bidez. Bernardo Atxaga eta Seve Calleja idazleek, Borja Kobeaga zinemagile eta Egillorren ilobak, Jaime Armiñan zinemagileak, Luis Gasca editoreak, Carmen Egillor egilearen arrebak, Amaia Uranga abeslariak eta Lolo Rico zinemagile eta kazetariak idatzi dituzte, besteak beste, katalogoko testuak. Irakurleak artistaren erretratu zabala eraiki dezake, lagunek azaldutakopasadizoak eta oroitzapenak irakurriz. Pertsona umila, trankila, umore onekoa, sormen handikoa, optimista, alaia, eskuzabala eta adimentsua agertzen dute haien berbek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.