'Lagunekin kantari' jaialdia egingo da gaur Donostian BERRIAren alde
Lehen zatian, sei talde eta kantari ezagun ariko dira, eta, bigarrengoan, entzuleek ere kantatuko dute haiekin batera
Donostia Kantuz taldeak antolatuta eta BERRIAlaguna kanpainarekin bat eginez, Lagunekin Kantari emanaldia egingo da gaur, 19:00ean, Donostiako Antzoki Zaharrean, sei kantari eta talde ezagunen parte hartzearekin: Amaia Zubiria, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart, Pantxix Bidart, Amaren Alabak eta Itziar Zamora. Bi zati izango dira:aurrenekoan, kantariak ariko dira; bigarrengoan, kantariak eta entzuleak, denak batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu